XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Kolonbiako gatazka konpontzeko bideetan oinarrituz, bakea lortzearren lanean diharduten pertsona eta erakundeen artean (eta nazioarteko behatzaileak bertan egonik) gogoeta egitea

b) Kolonbiak bizi duen barne-gatazkarako konponbidearen inguruan azterketa eta gogoeta egitea, sentsibilizazioa sustatzea eta babesa emateko espazio bat sortzea nazioartean, kolonbiarrek beraiek mugarik gabeko azterketa zabal bat egiteko oinarriak finkatzeko, eta hala, ondorio batzuetara iritsi eta ondorio hauen garapena zehaztu ahal izateko ekarpen bat egiteko.

2.- Nafarroako Gobernuko zein Departamenturi esleitu zaio lan hori?

Negoziaketaren inguruko bilerei dagokienez, ez zaio inongo Departamenturi esleitu, ez baita halakorik burutu.

Kolonbiako Bakearen aldeko Nazioarteko Topaketari dagokionez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamenduak antolatu eta koordinatu du ekitaldi hori, gobernuz kanpoko beste hiru erakunderekin elkarlanean.

3.- Zein aurrekontu sail erabiliko da hori ordaintzeko?

Negoziaketaren inguruko bilerei dagokienez, inolako aurrekontu-sailik ez.

Kolonbiako Bakearen aldeko Nazioarteko Topaketari dagokionez, 90010-4810-3130 Garapenerako nazioarteko lankidetza kontusaila (31610-9).

4.- Nork eskatu dio Nafarroako Gobernuari negoziazio horietan bitartekari lanak egitea? Inork ez, Nafarroako Gobernuak ez baitu inoiz leporatu zaion bitartekari-lanik egin.

5.- Zein kontaktu izan dira orain arte ELN gerrilari taldearen eta Kolonbiako Gobernuaren artean?

Batere ez.

6.- Zein izan da jarduketen egutegia?

Ustezko bitartekari-lanei dagokienez, ez dago inolako egutegirik, agerikoa denez.

7.- Zein dira etorkizunerako ELN gerrilari taldearekin aurreikusi diren kontaktuak?

Ez da kontakturik aurreikusten.

8.- Uste al du Nafarroako Gobernuak terroristen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko negoziazioa formularik egokiena dela herri latinoamerikar horrek bizi duen gatazka armatua gainditzeko?

Kolonbiak duela 30 urtetik gora bizi duen barne-gatazka biolentoan eragina duten funtsezko alderdi ugariak ulertu ahal izateko ahalegina ezinbestekoa da; izan ere, arazo honetarako konponbidea gatazka horretan parte hartzen duten alderdi-multzo handi horretan eragiten duten prozesuek ekarriko baitute.

Eta zeregin hori Kolonbiako herri burujabeari beste inori ez dagokio.

Hori guztia jakinarazi dizut bidezko ondorioetarako.

Iruñean, 1998ko apirilaren 20an

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Kontseilaria: Calixto Ayesa Dianda